XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRRI-SOLAS

AMETSETAKO LUKAINKA

Goiz hormatu hautan, argi-izkilaren ondotik, herrian bazterrak geldi eta ichil daude.

Jendeak ohean, choriak sasi zilotan, izotza pentzetan, argirik ez.

Cherriak ditugu egun argitzetako kantariak.

Orai duela ilabethe, Londres-eko komunetan, erran nahi baita deputatuteian, Mac du fagorez laborantzako minichtroari, debeka dezan merkatuetan, cherrien markatzea, beharriak sakituz eta hozkatuz.

- Badakizu, zion jaun horrek, zoin penagarri diren alimale gaicho hoien kurrinkak, merkatu-ondoko auzoentzat? Ez litazkeia markatzen ahal, ezin kenduzko tindu zerbaitez?

Mr Baldwin, bertze deputatu batek ihardoki dio: Jakin behar zinuke, jauna, cherri bat besotan hartu-eta, pott bat emaiten badiozu, berdin kurrinkaz ariko zautzula.

Huna minichtroaren ihardespena: - Eskerrak Mr. Baldwin-en jakitateari. Eta orai ikus dezagun denen artean cherri-markako molde eztiago bat!

Deputatu bakotchak bazuen bere aburua: buru bezenbat aburu.

Oihuen artean emazte batek eman du ondar hitza: Tturriner berer galda!

Peio Nimbus.